Intxixuak, zeltak eta baskoiak, Gaztañon
Hilaren 22an (ostirala) Edu Zabala idazleak Aiako Intxixua liburua aurkeztuko du Gaztañoko auzo Elkartearen lokal berrian.
Aiako Intxixua eleberria aurkeztuko du Edu Zabala idazleak hilaren 22an (ostirala) Gaztañoko Auzo Elkartearen lokal berrian. Oarsoaldean eta Bidasoan kokatu du eleberriaren kontaketa Zabalak, eta intxixuak dira protagonistak, ez bakarrak ordea, zeltak eta baskoiak ere azaltzen dira eibartarraren liburuan.
Aurkezpena 19:30ean hasiko da.
Lanbidez irakaslea da Zabala eta ez da argitaratu duen eleberri bakarra. Aurretik, Ezka (2004) Erronkariko almadiei buruzko eleberria; Onddoak, ondo? (2005) Onddo biltzaileei buruzko umorezko eleberria; eta Aiako (2008) Oiarso aldean kokaturiko eleberri mitologiko-historikoa argitaratu ditu. Inauterietan (2004) Euskal inauteriei buruzko ipuin bilduma, Inauteria, gizakia naturaren kontra (2015) Inauteriaren oinarri zaharrei buruzko ikerlana, eta Zaude (2008) Olerki bilduma argitaratu ditu