Kalparrako mendi magala egonkortzeko lanak egingo dituzte San Pedron
Lanak bitartean Torreatzeko pasealekua itxita egongo da
Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, Kalparrako mendi magala egonkortzeko lanak egingo dituzte San Pedron.
Astelehenean hasiko dira lanak (hilak 18) eta hasiera batean hilaren 26rako bukatuta egotea aurreikusi dute. Torreatzeko pasealekua itxita egongo da oinezkoentzat, 10. zenbakiaren parean, hilaren 19, 20, 25 eta 26an. Horrez gain, segurtasuna ziurtatze aldera eremu horretan aparkatzea debekatuko dutela iragarri du udalak.
Udalak jakinarazi duenez, subsidiarioki egingo ditu lanak. Azaldu duenez, Ondartxo pasealekuan izandako harkaitz luiziaren ondoren, lursailaren jabeei hainbatetan eskatu obra egiteko, bizilagunen segurtasuna zaintzearren; baina jabeek udalaren eskaerari jaramon egiten ez diotela egin ikusirik eta herritarren segurtasuna bermatzeko helburuz lanak egitea erabaki du.
Azkenik obrako langileek eta udaltzainek emango dituzten argibideei kasu egiteko eta argibideak behar izanez gero udaltzainei deitzeko eskatu dute.