Berdinketa baliotsua erdietsi du Donibane Eskubaloiak

Ormaiztegiren kontra 29-29 berdindu dute arrosek

Donibane Eskubaloia Puntu beharrean ziren eta lortu dute gehitzea

Puntuak gehitzeko premia larrian zen Donibane Eskubaloia, Ormaiztegiren antzera, asteburuko partidara arte puntutan berdinduta, eta beraz, biak kontrario zuzenak. Oso partida lehiatua izan zen, hasi eta buka, eta neurketaren emaitza bera horren erakusgarri, 29-29.

Erritmo bizi-bizia izan zen partidaren lehen minututik, bi taldeek nahi zutelako hasieratik distantzia lortu. Arrosek akats batzuk ere egin zituzten lehen minutuetan, baina atezainaren lan txukunari esker salbu mantendu ziren.

Partidaren bigarren zatiaren hasieran lan oso txukuna egin zuten sanjuandarrek, eta Ormaiztegikoak erreakzionatu zuten arren, azkeneraino eutsi eta berdinketari eustea lortu zuten arrosak.

Hurrengo erronka CD Bidasoaren kontra dute, datorren asteburuan.

Golak eta golegileak:

Haritz Perez (9), Beñat Urkia (7), Jon Gajate (4), Jose Gonzalez (3), Jokin Batalla (2), Aritz Frias (2), Zuhaitz Garrido (1), Eneko Etxenike (1).

Gazteak

Donibane Eskubaloia 36- 34 Aloña Mendi.

Kadeteak

(Atsedena)

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.