Saskilagunek garaipena lortu dute etxean, beheko postuak aldentzeko
Cafes Aitona Askatuak taldea garaitu dute oiartzuarrek. Futbolean, nesken talde nagusiak garaipen garrantzitsua lortu du.
Oiartzungo Saskilagunek larunbatean etxean jokatu zuten, eta garaipen polita lortu zuten Askatuak Cafes Aitona taldearen kontra. Donostiarrak hasi ziren markagailuan agintzen, baina oiartzuarrek buelta eman zioten. Azkenean, dozena erdi puntuko aldeagatik gailendu ziren.
Garaipen are garrantzitsuagoa lortu zuen Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak. Mulierren kontra jokatu zuten, eta partidaren azkeneko momentura arte itxaron behar izan zuten atea zulatzeko. Irunek 75. minutuan sartu zuen lehenengo gola, eta 11 minutu beranduago Napo izan zen emaitza mugiarazi zuena. Garaipenak ez du jaitsiera postuetatik aterako, baina Mulierrekiko aldea txikitzen du.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
- Mulier-Oiartzun: 0-2.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Oiartzun-Bergara: 0-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B-Anaitasuna: 1-2.
Gizonen Lehen Erregionala. Lehen Fasea
- Pasaia B-Oiartzun B: 1-3.
Emakumeen Gorengo Maila. Kopa
- Oiartzun C- Santo Tomas Lizeoa: 0-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun-Gaintxu: 11-2.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Antiguoko B-Power Rangers: 2-1.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Miren Tabernak atseden hartuko du asteburu honetan.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunak-Cafes Aitona Askatuak: 58-52.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- BKL-Oiartzungo Saskilagunak B: 51-45.