Antxoko Asanblada Feministak performancea antolatu du larunbaterako
Martxoak 8ko grebaren atarian, zaintza lanen gaineko hausnarketa bultzatu nahi dute
Lanera biltzeko deia zabaldu dute asanlada feministako emakumeek Zaintza lanak dira aurtengo martxoak 8ko grebaren ardatzetako bat, eta Antxoko Asanblada Feministako emakumeek gaiari helduko diote plantoaren atarian.
Performance bat antolatu dute larunbaterako, Antxoko Gure Zumardian, 12:00etatik aurrera. Helburua, umorez, ikusezinak izaten diren lanak ikustaraztea, ikusgarri egitea egunerokoan emakumeen bizkar egon egin dire zaintza lanak.
Emakume guztiak deitu dituzte parte hartzera, eta performancerako materiala etxetik jaisteko eskatu dute: mozorroak, panpinak, pardelak… errolak hautsi nahi dituen performance umoretsu batean tokia izan dezakeen guztia.
