
Piraten Etxeak irudi berria du barrualdetik zein kanpoaldetik

Maria Lezo kalean atxilotu dute 25 urteko ustezko erasotzailea

Ikastaroak eta bertso bazkari musikatua antolatu dituzte

Adostutako akordioaren berri ematearekin batera, ordenantza herriko eragileekin batera osatu nahi duela jakinarazi die udalak Errenkoalde elkarteko ordezkariei.

Asteazken eta osteguneko lehen itsasgorak urteko altuenak izango direlako, arrisku horia ezarri du Euskalmetek kostaldean.

Ostiralean iritsiko dira intxixu eta sorginak herriko plazara. Ihote Taldeak asteburuko ekitaldien egitaraua prest dauka.

Martxoak 8ko grebaren atarian, zaintza lanen gaineko hausnarketa bultzatu nahi dute

Labore Oarsoren hitzaldi zikloaren barruan, Txus Balbas EHUko irakasleak hitzaldia emango du. Martxoaren 1ean izango da, Ugaldetxon.

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik dago. Kobraketa helbideratua daukatenei martxoaren 15ean kobratuko diete zerga hori.

PSE-EEko Errenteriako idazkari orokorra Jose Angel Rodriguezekin batera egin zuen balorazioa atzo, Urdaburu kaleko igogailuaren aurrean.