Arrokaundietako aterpetxea berriztatu dute

Piraten Etxeak irudi berria du barrualdetik zein kanpoaldetik

Piraten Etxean izenez ezaguna da Arrokaundietako apterpetxea, eta hala irudikatu dut kanpoaldetik zein barrutik.

Pasaiako Udalak Arrokaundietako aterpetxea berritu du. Urtero-urtero Euskal Herriko txoko askotako ehunka haur eta gazte hartzen dituen aterpetxeak Piraten Etxea ezizenaz ezagunagoa da, eta hain zuzen izenari lotutako margolan  ikusgarriekin girotu dute Jaizkibelgo aterpetxea.

Urtxintxa eskolak kudeatzen duen aterpetxean azken bi urteetan egin dituzte egokitzapen lanak. Izaskun Gomez alkateak jakinarazi duenez, berritze lanak orain bukatu dituzte, margotze lanekin, eta diputazioaren laguntzaz finantzatuta. Guztira 150.000 euro inbertitu dituzte azken berritze lanetan.

Askotariko lanak egin dituzte aterpetxean; irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dituzte eta eskailera-igogailua instalatu dute mugikortasun arazoak dituzten haurrekin pentsatuta; horrez gain, eraikina energetikoki eraginkorragoa izan dadin moldaketak egin dituzte, su-detektagailu berriak jarri dituzte, eta kanpoaldean konpostagailuak. Kanpoko jolas gunea ere berritu dute.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.