Sexu-eraso saiakera egotzita gizon bat atxilotu dute Errenterian

Maria Lezo kalean atxilotu dute 25 urteko ustezko erasotzailea

indarkeria matxista

Ertzaintzak atxilotu du gizona, bizilagunak kale erdian zegoen auto baten barruko liskarraz ohartarazita. Ertzaintza gertaeraren tokira bertaratu denean, auto bat topatu du kale erdian, hutsik eta trafikoa oztopatzen. Gerora azaldu da han kotxearen jabea, gizonezkoa, urduri eta ageriko kontusioak zituela.

Bien bitartean Zapirain anaien kalean Udaltzaingoa emakume bat artatzen ari zen. Aipatu emakumeak sexu-eraso bat salatu du, baita kolpeak eta lapurreta ere.

Gerora Ertzaintzak Maria Lezo kalean atzeman duen gizonezkoa atxilotu du ustezko erasotzailea delakoan.

Emakumeak salatu duenez, Donostiako establezimendu batean ezagutu du bart 25 urteko gizona. Donostiatik etxerako buelta erasotzailearekin eta beste emakume batekin egin du emakumeak, kotxez, bigarren emakumea Hernanin utzita.

Erasoa Errenteriara iristean gertatu dela salatu du emakumeak.  Ukituak egiten hasi eta erasotzen saiatu dela salatu du, eta ihes egin nahian zebilela kolpatu duela gaineratu du. Erasoa eten egin da erasotzailea inguruan lekukoak zirela ohartu denean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.