Stock Feria antolatu dute Antxoko merkatariek

Ostiraletik igandera izango da, kultur etxean

stock azoka, laurak bat Kultur etxean atonduko dute stock azoka

Stock Feria antolatu dute asteburu honetarako Laurak Bat elkarteko merkatariek. Ostiralean hasiko da biltegiak neguko arropaz hustu nahi dituen azoka, eta igandera bitartean egongo da zabalik, kultur etxean. Sarrera doan izango da.

Zazpi establezimenduek jarriko dituzte beren maukak salgai: Anuska Modas-Pottolak, Argi lentzeria eta moda, Ekilore, Decoro, Muro Nautika, Pausoka zapata denda eta Errenteriako Kalima.

Ordutegia, ostiralean 17:00etatik 20:00etara, larunbatean 11:00etatik 20:00etara eta igandean 11:00etatik 15:00etara.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.