Emakumeen jakinduria eta elikadura burujabetzari buruz ariko da Txusa Balbas

Labore Oarsoren hitzaldi zikloaren barruan, Txus Balbas EHUko irakasleak hitzaldia emango du. Martxoaren 1ean izango da, Ugaldetxon.

txusa balbas Txusa Balbas.

Labore Oarsok hitzaldia antolatu du martxoaren 1erako. Txusa Balbasek hitzaldia emango du Ugaldetxoko egoitzan, martxoaren 1ean. Labore Oarsoren egoitzan izango da Emakumeen jakinduria – elikadura burujabetza izeneko hitzaldia, 17:30ean hasita.

Balbas mediku ginekologikoa da, eta EHUko irakasle. Homeopatian aditua da, eta tituluak ditu biodeskodifikazioan eta medikuntza psikosomatikoan. Eneagramen ikastaroak eman ditu, eta hainbat idazlan kaleratu ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.