Antxoko Asanblada Feministak performancea antolatu du larunbaterako

Martxoak 8ko grebaren atarian, zaintza lanen gaineko hausnarketa bultzatu nahi dute

Lanera biltzeko deia zabaldu dute asanlada feministako emakumeek

Zaintza lanak dira aurtengo martxoak 8ko grebaren ardatzetako bat, eta Antxoko Asanblada Feministako emakumeek gaiari helduko diote plantoaren atarian.

Performance bat antolatu dute larunbaterako, Antxoko Gure Zumardian, 12:00etatik aurrera. Helburua, umorez, ikusezinak izaten diren lanak ikustaraztea, ikusgarri egitea egunerokoan emakumeen bizkar egon egin dire zaintza lanak.

Emakume guztiak deitu dituzte parte hartzera, eta performancerako materiala etxetik jaisteko eskatu dute: mozorroak, panpinak, pardelak… errolak hautsi nahi dituen performance umoretsu batean tokia izan dezakeen guztia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.