Segurtasunaren gaineko akordioa merkatariekin partekatu du udalak
Adostutako akordioaren berri ematearekin batera, ordenantza herriko eragileekin batera osatu nahi duela jakinarazi die udalak Errenkoalde elkarteko ordezkariei.
Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hilabete hasieran segurtasunaren gainean adostutako akordioa partekatu dute gaur alkateak eta bozeramaileen batzordeak Errenkoalde merkatarien elkartearekin. Akordio horrek, gobernantza eredu berria izatearen garrantzia nabarmendu zuen, eta hori horrela, herritarren parte hartzea oinarrizkoa dela dio. Akordioak gainera, ordenantza sortzeko beharra nabarmendu zuen elkarbizitza eta pertsona guztien arteko sustatzen laguntzeko. Ordenantzaren erredakzio prozesuan auzo elkarteen, ostalarien eta merkatarien ekarpenak barnebildu nahi ditu bozeramaileen batzordeak.
Segurtasunaren inguruan azken hilabeteetan egindako urratsen berri ere eman diete merkatarien elkartearen ordezkariei gaur egin duten bileran, eta gutxi barru bilera batera deituko dituztela jakinarazi diete “pausuak ematen hasteko”.