Irati Zabala, hirugarren Euskal Herriko eskalada txapelketan
Boulder kategoriako senior mailan brontzea lortu du eskalatzaile oiartzuarrak. Iruñeko BiHatz errokodromoan lehiatu zuten txapelketa.
Irati Zabala Muxika eskalatzaile oiartzuarrak paper bikaina jokatu zuen larunbatean, Iruñean. Hiri buruzagiko BiHatz errokodromoan Euskal Herriko boulder txapelketa jokatu zuten, eta Zabalak podiumaren hirugarren koskara igotzea lortu zuen. Itziar Zabala —bera zen faborito nagusia— eta Irantzu Porres bizkaitarrak geratu ziren bere aurretik, lehenengo eta bigarren postuetan, hurrenez hurren.
Mutiletan, berriz, hiru onenak Isaac Estevez, Ander Mendieta eta Iñaki Arantzamendi izan ziren.