Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Etxebizitza hutsen merkaturatzea sustatzeko hitzarmena sinatu du udalak Eusko Jaurlaritzarekin

Bizigune, Etxebizitza Hutsen Programaren eta ASAP Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa programaren bidez egingo da merkaturatze hori jabeei etxebizitzak modu seguruan alokairuan emateko aukera eskainita.

Alokabideren egongela, informazioa banatzeko Errenteria-Oreretako Herriko plazan dela lau urte.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/02/21

Errenteria-Oreretan diren etxebizitza hutsak merkaturatzea du helburu udalak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailarekin sinatu duen hitzarmena. Zehazki, Bizigune, Etxebizitza Hutsen Programaren eta ASAP Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa programaren bidez egingo da merkaturatze hori jabeei etxebizitzak modu seguruan alokairuan emateko aukera eskainita.

Aurrerantzean ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan informazioa eskainiko zaie interesa duten pertsonei, etxebizitzan jabeei zein eskatzaileei, eta programa horietan parte hartzea sustatuko du udalak.

Bizigune Etxebizitza Hutsen Programaren helburua hutsik dauden etxebizitzak eskuratu eta alokairu babestuaren bidez merkaturatzea da. Erabilera soziala eman nahi zaie programaren bidez hutsik dauden etxebizitzei, etxebizitza duin bat arrazoizko prezioan lortzeko aukera emateko. Beren baliabide ekonomikoekin merkatu librean sartzeko aukerarik ez dute pertsonei zuzenduta dago. Hutsik dagoen etxebizitzaren jabeak Eusko Jaurlaritzaren Alokabide Sozietate Publikoaren esku uzten du etxebizitza hori usufruktu kontratu baten bidez ezarritako hainbat bermeren trukean. Aldi berean, Alokabidek Etxebiden izena eman duen eskatzaile bati esleituko dio etxebizitza, eta eskatzaileak bere diru sarreren araberako alokairu bat ordainduko dio Alokabideri.

ASAP programaren helburu nagusia, berriz, titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak merkatuan errentan hartu nahi dituztenentzat arrazoizko prezioan alokagai jartzea da. Programan parte hartzeko, Etxebideren erregistroan izena emana behar dute interesdunek. Etxebizitza hutsen jabeek programan parte hartzea sustatzeko, berriz, aseguru polizen bidezko berme sistema bat ezarri da, ez-ordainketak, kalteak eta laguntza juridikoa barne hartzen dituena. Jabeei eskainitako bermeen truke, Eusko Jaurlaritzak ezarriko du alokairu horien gehienezko errenta, merkatu librekoak baino prezio baxu eta lehiakorragoak bermatuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.