2019/2/21

Tinko erantzun diote eraso matxistari

Erantzun kolektiboa izan dela nabarmendu du mugimendu feministak gaurkoa ere, nazka, amorrua eta nekeak gaindituta daudela esan du, "beste behin ere morroi batek ez duelako ulertu nahi izan ez ezetz dela".

"Indar armatuak Jaizkibeletik ateratzea" eskatu du Pasaiako EH Bilduk

Mozio bat aurkeztuko dute datorren astearteko plenoan

Etxebizitza hutsen merkaturatzea sustatzeko hitzarmena sinatu du udalak Eusko Jaurlaritzarekin

Bizigune, Etxebizitza Hutsen Programaren eta ASAP Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa programaren bidez egingo da merkaturatze hori jabeei etxebizitzak modu seguruan alokairuan emateko aukera eskainita.

ELAk grebara deitu ditu adinekoen egoitzetako langileak

Martxoaren 10era bitartean hainbat mobilizazio deitu ditu sindikatuak; aldundiaren "itxikeria" eta "patronalaren jarrera" salatu ditu.

batelerak, hondarribikojaitsiera

Pasaiako bost traineru lehiatuko dira larunbateko Hondarribiko jaitsieran

Mutilen bina traineru uretaratuko dituzte San Juanek eta San Pedrok, eta Batelerek Eusko Tren Ligako aurkariekin neurtuko dituzte indarrak aurten lehenbizikoz.

Lezon Mendi Film, Lezo-Jaizkibel berotzen hasteko

Motorrak berotzen hasteko Lezon Mendi Film egingo dute lehenengoz. Bihar izango da hori Gezala auditorioan eta ez dute antolatzaileek sarrerarik banatuko, aretoa bete arte izango da bertaratzeko aukera.

Zigor Gartziaren zeramika lanak Zirizan ikusgai

'Kostako bidetik' izenburua du erakusketak, sortzaile sanpedrotarrak Talaia bidean inspiratutako lanak sortu dituelako.

otxe 2019

Inoiz baino txirrindulari gehiagorekin eta babesle berriekin dator OTXE

2019 denboraldiko taldeak aurkeztu dituzte, baita babesle berriak ere. Helduagoen taldeak Urkia-AD Amets Tailerra izena eramango du.

Energia eta klima aldaketa, aurtengo ikasgaiak

Errenteria-Oreretako ikastetxeetako 3.300 ikaslek hartuko dute parte Eskolako Agenda 21 programan. Aurtengo gaia, energia eta klima aldaketa.

Etxebizitzen birgaitze kontuetan "kudeaketa txarra" egotzi dio PSE-EEk gobernu taldeari

2017ko eta 2018ko aurrekontuetan etxebizitzak birgaitzeko eta EIT Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak egiteko aurreikusitako 210.000 eurotik %20a baino ez duela inbertitu gobernu taldeak salatu du alderdi sozialistak.

maider zabalegi bidean

Maider Zabalegik bidea urratzen jarraituko du bigarren diskoarekin

Maider Zabalegik 'Bidean' diskoa aurkeztu du gaur. Bakarkako ibilbideko bigarren diskoa da, ikuspegi pertsonaletik sortutakoa, baina taldekideen ekarpenekin.

Gehiago