"Indar armatuak Jaizkibeletik ateratzea" eskatu du Pasaiako EH Bilduk
Mozio bat aurkeztuko dute datorren astearteko plenoan
Pasaiako Udalbatza datorren asteartean bilduko da ohiko plenoan, eta gai zerrendan EH Bilduren mozio bat ageri da “Indar Armatuak Jaizkibeletik kanporatzeko eskaera”.
Aspaldikoak dira militarrak Jaizkibeletik kanporatzeko aldarriak, eta azkenaldian indarra hartu du eskaerak, besteak beste tiro eremuan baimenik gabe lanak egin dituztela jakin denetik. Eguzki talde ekologistak salatu ditu lanak eta Pasaiako Udalak berretsi du militarrak baimenik gabe eri direla lanean.
Itsas Festibalerako hitzarmena
Gai zerrendan baita ere “2020 Itsas Festibalaren antolaketarako eta ondorengo urteetarako lankidetza hitzarmena”. Horiez gain, kreditu aldaketen berri ematea, gobernu organoen kontrola eta alkatetzaren gestioak, besteak beste.
Plenoa, asteartean, 19:00etan, Arizabalon.