Pasaiako bost traineru lehiatuko dira larunbateko Hondarribiko jaitsieran
Mutilen bina traineru uretaratuko dituzte San Juanek eta San Pedrok, eta Batelerek Eusko Tren Ligako aurkariekin neurtuko dituzte indarrak aurten lehenbizikoz.
Urruti dago uda, baina horregatik arraun klubetan ez daude geldi. Larunbatean Hondarribiko XIX. Jaitsiera lehiatuko da 16:00etatik aurrera, eta han izango dira bost traineru pasaitar: San Pedroko bi, Libia eta Kalparra, eta San Juan Koxtapeko hiru, bi mutilena eta emakumeena. Hibaika ere izango da emakumeen estropadan.
Guztira 42 ontzi uretaratuko dira, denak helburu berberarekin: taldea lehian probatu, eta indarrak neurtu, norberarenak zein aurkariarenak.
Estropadan lehiatzen lehenak gazteak izango dira. Jarrain irtengo dira beteranoak, ondoren emakumeak eta azkenik gizon seniorrak.