Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Tinko erantzun diote eraso matxistari

Erantzun kolektiboa izan dela nabarmendu du mugimendu feministak gaurkoa ere, nazka, amorrua eta nekeak gaindituta daudela esan du, "beste behin ere morroi batek ez duelako ulertu nahi izan ez ezetz dela".

hamarnaka lagun bildu dira Madalena ermitaren aurrean azken eraso matxista salatzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/02/21

Tinko erantzun diote Errenteria-Oreretan izan den azken eraso matxistari, nazka eta amorruak gainezka, eta kolektiboki ezetz esaten, ez daudela prest eraso bat gehiago jasateko, ez daudela prest ez erantzuteko. 19:30ean deitu du elkarretaratzera Oreretako Mugimendu Feministak Madalena ermita parean eta hamarnaka lagun bildu dira bertara asteartean jazotako eraso matxista salatzera.

Aski da! Erasorik ez pankartaren atzean bildutako herritarrek tinko eta duin gaitzetsi dute azken erasoa. Erantzun kolektiboa izan dela nabarmendu du mugimendu feministak gaurkoa ere, nazka, amorrua eta nekeak gaindituta daudela esan du, “beste behin ere morroi batek ez duelako ulertu nahi izan ez ezetz dela”.

Erasoen aurrean autodefentsarako hautua egin du mugimendu feministak eta horretan jarraitzeko asmoa azaldu du indarkeria matxista “eguneroko ogia” izaten jarraitzen duen bitartean. Ez direla biktimak, ezta subjektu pasiboak ere erantsi du eta ez direla instituzioetatik bultzatzen diren neurri asistentzialekin konformatzen agerian utzi, “autodefentsa feministaren aldeko hautua egin dugu indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko. Kontziente gara ordea bidea luzea dela, eta sufritzen dugun sexu indarkeria errotik ezabatzeko, polizia eta epaile neurri zigortzaileez gain, bestelako jarrera, bestelako ekintza eta neurriak beharko ditugula”.

Ozen esan dute inor ez dela haien jabe, beren gorpua beraiena dela soilik, eta uneoro aske nahi dutela izan nahi dutena erabakitzeko, nola nahi duten, noiz nahi duten eta norekin nahi duten: “Azken hitza gurea da”.

Azken hitza, baita kalea ere, azken hori ere beraiena dela aldarrikatu dute, emakumeena, auzo eta herrietan libre ibili nahi dutela, egunez zein gauez, baita parrandan ere. Eraldaketa bidean espazio guztiak hartu nahi dituztela emakumeek esan du mugimendu feministak, “24 orduz, plazak, kaleak, udalak, komunak, antzokiak, tabernak… nonahi,noiznahi,nolanahi bide eta espazio  guztietan libre mugitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu ozen”.

Politika errealak

Politika errealak ere eskatu dituzte, egun indarrean diren egitura addministratiboa eta politikoak ez dutela arazoaren oinarria  identifikatzen sinistuta daudelako, “laguntza neurriak lehenesten dituzte, eta ez badira politika integralak martxan jartzen, ez da aurrera urratsik egingo. Ez dira nahikoak neurri aringarriak bere horretan, prebentzioa behar dugu eta batez ere ezarritako ordenua aldatzea”.

Ez direla erasoen aurrean kikilduko ezta isilduko ere esan dute gaur bildutakoek, autodefentsan sakontzen jarraitzeko asmoa azaltzearekin batera, “bai indibidualki zein kolektiboki”, eta erasotzaileak izen abizenekin ezagutu, kaleetatik baztertu eta kanporatu arte ez dutela etsiko diote.

Martxoaren 8ari keinu egin diote azkenik, eta kalera deitu dute, emakumeen bizitzak erdigunera eraman eta bizitza duin baten alde borrokatzeko: “Martxoaren 8an mundua geldituko dugu, ikusarazteko, kontzientziatzeko, esnatzeko, kaleak bete eta nahikoa da ozen oihukatzeko, guk sistema honi planto egiten diogula erakusteko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.