Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Agendarekin] Liga du jokoan gaur Munttarperen gizonen taldeak

Lehenak dira lezoarrak, eta bigarren aurrean izango duen Haritza Eibar taldea. Gaur irabaziz gero, liga irabazteko urrats handia emango dute.

Munttarperen gizonen taldea.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/02/22

Otsaila joatear, martxoa hurbil. Kiroleko ligetan gauza inportanteen aroa iritsi da. Munttarpeko gizonen taldearena da adibidea: gaur, 20:30ean, Eibarko Haritza taldearen kantxan jokatuko dute lezoarrek. Ez da nolanahiko partida: Gipuzkoako Lehen Mailako sailkapenean lehenak dira lezoarrak 24 punturekin, eta bigarren dira eibartarrak 21ekin. Hau da, Munttarpek irabazten badu, liga ia erabakita utz dezake bere alde, gaurkoaren ondoren sei jardunaldi faltako direlako liga bukatzeko eta bost puntuko aldea lortuko luketelako. Are gehiago: hirugarren eta laugarren direnek ere euren kontra jokatuko dute jardunaldi honetan, Urnietak (20 puntu) Lau Bideren kontra (19 puntu). HITZAk berdinketa bat nahi du partida horretan.

Sasoi honetako aurrekaria: 29nako berdinketa egin zuten Munttarpek eta Eibarrek Bekoerrotan jokatu zen joaneko partidan. Abisua da hori. Eibarkoa ez da nolanahiko taldea. “Esan daiteke gaur liga jokoan dugula, bai. Baina gaurkoaren ondoren ere partida zailak izango ditugu. Talde zaila da Eibar. Baina saiatu behar dugu”, esan dio HITZAri Egoitz Goikoetxea Munttarpeko jokalariak. Azken egunetan, bi fitxaketa egin dituzte sasoiko azken partidetan taldea indartzeko: Aitor Iturralde eta Dani Pelos.

Gaur batez ere jokoan dagoena ligako txapela nork jantziko duen egongo da. Izan ere, mailaz igotzeko, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko ligetako lehenen arteko ligaxka bat jokatu beharko dute herrialde bakoitzeko ligak bukatzen direnean. Hau da, igoera fasera joateko txartela ia ziurtatua du Munttarpek —gaurtik aurrera deskalabru handirik ez badago—, hortaz, ligaren bila ere joan nahi dute. Ez da ziurra oraindik herrialde bakoitzeko ligetatik zenbat ordezkari joango diren igoera ligaxka horretara.

Bestalde, Gipuzkoako Ligan dagoen emakumeen taldeak, fase berriari ekingo dio asteburuan, 1-4 postuak erabakitzeko faseari alegia. Fase hori lau talderen arteko ligaxka da, eta Munttarpez gain, Egia, Usurbil eta Leizaran taldeak daude. Azken horien kontrako partida dute neskek, bihar (larunbata), 13:15ean, Andoaingo Allurralde kiroldegian.

Allerruren ia finala
Bihar, 16:00etan. Mondragon taldearen bisita jasoko du Allerruren gizonen talde nagusiak. Otsaileko partida guztiak irabazi dituzte lezoarrek (hiru), eta bihar laugarrena lortzen badute, ia salbatutzat eman dezakete euren burua, beste urtebetez Erregional Ohorezko Mailan mantentzeko aukera izango dute. Nork esan behar zuen hori azaroan? Bada hala da, Allerruk aukera erreal asko ditu ez jaisteko, eta horretan bultzada handia izan daiteke bihar irabaztea; Mondragonek ez du ia deus ere jokoan, 33 punturekin sailkapenaren erdialdean dagoelako (Allerru 12. da 27 punturekin; 18 talde daude mailan) lasai asko. Ia finala da biharkoa. Lezoarrok: bazkaldu, eta igo Plazetara. Eguzkia, emozioa eta jaki eta edari goxoak ziurtatuak dituzue herriko futbol zelaian.

Areto futboleko taldeek ere oso partida esanguratsuak dituzte, biek gaur. Asteleheneko kronikan, den-denen errepaso zehatza. Asteburuak itxura ona du. Herriko kirol taldeen emaitzak onak badira, hobeak. Jarraian, kirol kartelera osoa:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Allerru-Mondragon, bihar (larunbata) 16:00etan Plazetan.

Emakumeen Gorengo Maila, Kopa

  • Allerru-Euskalduna, bihar (larunbata) 18:00etan Plazetan.

Gizonen Gazteen Ohorezko Maila

  • Touring-Allerru, bihar (larunbata) 19:00etan Errenteriako Fanderiako zelaian.

Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa

  • Beti Ona B-Allerru, bihar (larunbata) 18:00etan Errenteriako Beraungo zelaian.

ESKUBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Haritza Eibar-Munttarpe, gaur (ostirala) 20:30ean Eibarko Lanbide Unibertsitateko kantxan.

Emakumeen Gipuzkoako Liga. 1-4 postuen lehia.

  • Leitzaran-Munttarpe, bihar (larunbata) 13:15ean Andoaingo Allurralde kiroldegian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Gaintxu AFT-Clinica Dental Aldaz, gaur (ostirala) 21:50an Bekoerrotan.
  • Herrikide-Jaixki AFT, gaur (ostirala) 20:30ean Tolosako Eskolapioetan.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Kurkubi SBK-Ostadar, gaur (ostirala) 20:00etan Bekoerrotan.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.