Jada 30 urte pasa dira Ihoteak berreskuratzen hasi zirenetik, eta ohitura inoiz baino biziago dagoela erakutsi dute plaza lepo utzi duten ehunka eta ehunka lagunek.
Neurri zuzentzaileak proposatu dizkiote Oiartzungo Udalari
Goizez egingo dituzte bisita horiek. Fanderian egingo dute lehen bista, 09:30ean, eta bertatik, Agustinak, Gaztaño, Alaberga eta Uztargi haur eskolara joango dira.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 01:15ean bizilagun batek Ertzaina deitu du Lousada kalean bi gizon autokarabana bat indarrez zabaltzen saiatzen ari zirela esanez.
Orereta Ikastolaren Linoko eraikinak (Agirre Lehendakariaren plaza) hartuko du emanaldia. Hura amaituta berriz, solasaldia antolatu dute Kote Camacho, Dani Goñi eta Joseba Alvarezekin.
Ikastolan entsegua egin dute, eta ondoren plazaraino igo dira, Burrunban, ihoteak azkar irits daitezen eskatzeko. Txokolate beroa jateko aukera izan dute.
Areto futbolean, Miren Tabernak eskualdeko derbia jokatuko du gaur Beraunen. Futboleko nesken talde nagusiaren txanda, bihar, etxean.
Lehenak dira lezoarrak, eta bigarren aurrean izango duen Haritza Eibar taldea. Gaur irabaziz gero, liga irabazteko urrats handia emango dute.
Martxoaren 16an 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20etara eta martxoaren 17an 10:00etatik 14:00etara egingo du saio hori Antzerkia eta gatazken kudeaketa: elkarbizitza eraikitzen lelopean.
Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan dira zakuak hartzen lehenengoak. Ikastetxeari izena ematen dion auzotik bueltaka ibili dira, musikak lagunduta.
Maiatzaren 5ean egingo dute Landarbaso Trail mendiko lasterketaren lehen ekitaldia. 18 kilometroko lasterketa da, 900 metroko desnibel positiboarekin.