Auzokonposta guneetara bisita egingo dute asteartean
Goizez egingo dituzte bisita horiek. Fanderian egingo dute lehen bista, 09:30ean, eta bertatik, Agustinak, Gaztaño, Alaberga eta Uztargi haur eskolara joango dira.
Errenteriako sei auzo konposta guneetara jarraipen bisitak egingo ditu hilaren 26an, asteartea, Izadi 21 aholkularitza enpresak. Goizez egingo dituzte bisita horiek. Fanderian egingo dute lehen bista, 09:30ean, eta bertatik, Agustinak, Gaztaño, Alaberga eta Uztargi haur eskolara joango dira. Erabiltzaileen zalantzak argitzeko baliatuko dute bisita.
Oraindik auzo konposta programan parte hartzen ez duten herritarrek bat egiteko interesa badute, Izadi 21 aholkularitza enpresarekin harremanetan jarri behar dute 628 532 248 telefono zenbakira deituta edota whatssappa bidalita. Posta elektronikora mezua bidal dezakete, halaber. Etxean konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza eskaintzen die udalak. Erabiltzaileek zalantzak izanez gero edo herritarren batek etxean konposta egin nahiko balu, posta elektronikora idatz dezake.