Igandetik, Landarbaso Trailen izena emateko aukera zabalik
Maiatzaren 5ean egingo dute Landarbaso Trail mendiko lasterketaren lehen ekitaldia. 18 kilometroko lasterketa da, 900 metroko desnibel positiboarekin.
Maiatzaren 5ean (igandea da) egingo da Landarbaso Trail mendiko lasterketaren lehen edizioa. Urdaburu Mendizale Taldearen gazte sailak antolatu du lasterketa. Igandean zabalduko dute, Herrikrosa plataformaren webgunearen bitartez, horretan izena emateko aukera. Izen emateak 18 euroko prezioa du, eta plazen muga 250ekoa da.
18 kilometrokoa izango da lasterketa, 900 metroko desnibel positiboarekin. Urdaburu eta Aldura gainak igo beharko dituzte korrikalariek besteak beste, eta gainera, Aizpitarteko kobazuloen ingurutik eta Aiako Harriko beste paraje eder batzuetatik pasatuko da.