Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zirku bihurtzeko prest

Kaldereroek iragarriko dute inauteria bihar, eta martxoaren 10ean amaituko da mozorro festa Orereta Ikastolak antolatzen duen Iñude eta Artzainen desfilearekin.

Inauterietako batzordeak egitaraua aurkeztu du.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/02/22

Inauterietako batzordeak aurkeztu du antolatu duen egitarau zabal eta aberatsa. Atzo arratsaldean egin zuen aurkezpen jendetsua Merkatuzarren, eta harro azaldu da atondu duen egitarauarekin, “zabala, anitza eta publiko guztiei begirakoa egin dugulako, denek gozatzeko”. Kaldereroek iragarriko dute inauteria bihar, eta martxoaren 10ean amaituko da mozorro festa Orereta Ikastolak antolatzen duen Iñude eta Artzainen desfilearekin.

Egitarauaren barruan hainbat hitzordu nabarmendu nahi izan ditu Inauterietako Batzordeak. Jaien hasierari erreparatu dio batetik. Hilaren 28an (osteguna) izango da hori Azeriko kuadrillak udal balkoia hartzen duenean. Asteme, Oilarqueen eta Katukok egingo dute hasierako pregoia, eta ondoren Ereintza Elkartearen Azeri Dantzak zipriztinduko ditu bazterrak. Zirkua da aurten herritarrek herria mozorrotzeko aukeratu duten gaia, eta horren harira Zirku Pista herrikoia jarriko dute Herriko plazan larunbat inauterian 18:30ean. “Bertan abestu, dantzatu edo emanaldi txikia egitera deitu nahi ditugu herritar guztiak”.

Aurten ere izango da photocalla udaletxeko arkupetan, mozorroak betikotzeko; eta konpartsen aurkezpenak ere ez du hutsik egingo. Martoaren 1ean, ostiral inauterian egingo dute Galtzarabordako kiroldegian 19:30ean Euforia, Odissey, Eureka, Boveda, Danza-rin, Showtime, Furius, Titanes, Activadance, eta Txasissek. 1.200 sarrera jarriko dituzte salgai aurkezpen horretarako euro batean datorren asteazkenean, hilak 27,  goizez 09:00etatik 13:00etara (900 sarrera) eta 17:00etatik 20:00etara (300 sarrera)  Niessen Kulturguneko takillan. Pertsonako lau sarrera baino ezingo dira hartu.

Azkenik tabernen mozorro lehiaketari erreparatu zion atzoko aurkezpenean  inauterietako batzordeak. 11 taberna ariko da norgehiagoka lehen aria eskuratzeko: Landare, Kerala, aker Pub, Sindikato, Xera Gastroteka, gamon 14, Arkaitza, Cine Reyna, Etxeondo, Irrintzi eta Kb.

Inauterietako programak gaur bertan hasi dira banatzen udal eraikinetan eta turismo bulegoan. Herri biziaren webgunean eta App-an ere hura kontsultatzeko aukera izango da eta inauterietan ateratako argazkiak Herri Biziaren webgunean ikusteko aukera izango da halaber.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.