[Galeria] Korrikalariak helmugara iristen
350 pertsonek zuten Lezo-Jaizkibel lasterketan parte hartzeko dortsala, baina denek ezin izan dute bukatu. Giro bikaina egon da ibilbidearen 14 kilometroetan.
Lezo-Jaizkibel lasterketak gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Horrela erakutsi dute ibilbidearen 14 kilometroetan, baita hasiera eta bukaera izan den plazan ere bai. Lasterkari guztiek jaso dituzte txaloak, eta animo horiei esker lortu dute karrera bukatzea. Hala ere, izena eman duten 350 korrikalariek ezin izan dute bidea osatu, garai hauetan hain ezohikoa izaten ari den bero honen erruz.
Hona hemen helmugan ateratako argazkiak.