Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

Gizarte-ongizateak aurrekontua handitu eta arreta ordutegia zabaldu du

Gizarte-Ongizate Sailaren bulegotik 1.125 laguntza kasu artatu zituzten iaz; onuradunen gehiengoa Euskal Herrian jaio dira.

Oiartzungo udaletxea
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/02/25

Oiartzungo Udalaren Gizarte-Ongizate Sailak bere harrera ordutegia zabalduko du martxoaren 1etik aurrera. Astelehenetik ostegunera 08:00etatik 13:30era egongo da irekita, udaletxeko beheko solairuan. Ostiraletan ordubete beranduago itxiko dute, ordu berean ixteko. Arretarako txanda eskatu nahi duenak 943 490 552 telefono zenbakira deitu beharko du.

Aurten aurrekontu handiagoa kudeatuko du sailak. Guztira, 1.845.400,99 euro izango dira.

Emakumeak, gehiengo larrialdi laguntzetan

Sailak iaz 1.657 hitzordu eman zituen, eta horietatik 1.125 jaso zuten onuraren bat, edozein motatakoa: informazioa, laguntza ekonomikoa, laguntza psikologikoa, zerbitzua… Erabiltzaile gehienak —%57,67— Euskal Herrian jaiotakoak dira. Jatorriaren araberako zerrenda horrela osatzen da: Espainiatik etorritakoak (%9,8); hegoamerikarrak (%4,25); magrebtarrak (%3,6) eta Europako Batasuneko beste lurraldeak ((%2,12).

Udalak ematen dituen larrialdi laguntzen hartzaile gehienak emakumeak dira, eta 65 urtetik gora ditu %20,33k. Adineko eta behar bereziak dituzten 64 herritarrek etxez etxeko zerbitzua jasotzen dute. Horietan ere gehienak emakumeak dira —%62,5—. Erdia baino pixka bat gehiago —%54,69— bizi dira bakarrik.

Udalak gaineratu duenez, tasa eta zerga salbuespena 84 oiartzuarri onartu zaie eta oinarrizko errenta laguntza jasotzen dute 120 oiartzuarrek (2018ko abenduko datua). Horien arteko %45,83 Euskal Herria dute jatorri eta %24,16k, Espainia.

Familia laguntza, berriz, 36 unitatek jasotzen dute gure herrian. Euskal Herrian du jatorria %72,22k.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.