Pasaiako kirol agenda

Baskonia eta Pasaiaren arteko partida, bina

Zapore mikatza geratu zaio Pasaia KEri asteburuan Basconiaren kontrako partidan lortutako binako berdinketarekin. Azken partida txarraren sentsazioak gainditu nahian  atera zen taldea zelaira, eta ia baita lortu ere, baina Baskonia izan zen markagailuan aurreratzen lehena, 19. minutuan, zuri-gorriak kontraerasoaren bila zebiltzala.

Jagobak lortuz zuen banakoa zuri-gorrientzat eta jokalari bera izan zen gerora -1ekoa lortu zuena, partidaren bigarren zatian. Jesus Maria Zamora zelaian harmailakoak pozik ziren behin betikoa zirudien emaitzarekin, ezustean 93. minutuan Baskoniaren gola iritsi zen arte.

Honenbestez, datorren asteburuan jarraitu dute burua zuri-gorriek. Basconiaren kontra galdutako aukera, Amurrion aurkitzen saiatuko dira.

Mimos tabernak eman du aste honetako balioa, eta zozketetan saritutako zenbakiak ondorengoak izan dira:

  • Zelaian: 918
  • Afaria: 999.

Futbola

3. Maila

Pasaia 2 – 2 Basconia.

1. Erregional Preferentea

Trintxerpe 3 – 2 Mariño.

1. Erregionala, Lehengo fasea, lehen multzoa

Oiartzun 6 – 0 Trintxerpe.

Orereta Kafea 1 – 4 Pasaia.

Sanpedrotarra 2 – 2 Amara Berri.

Emakumeen Gorengo Maila, Kopa

Sporting de Herrera 0 –  5 Trintxerpe.

Areto futbola

Nazional Liga, 3. Maila

Afantxo 3 – 3 Kukuyaga.

Gipuzkoako Liga, 2. Maila

Egarri taberna 6 – 7 Donibane Stokke.

Gipuzkoako Liga, 3. Maila

IDK Pari Berri – Herrikide (jokatzeke).

Seniorrak

Anoeta 0 – 6 Trintxerpe.

Eskubaloia

Lurraldeko Lehen Maila

Bidasoa Irun- Donibane Eskubaloia  (bertan behera).

Hockey

Ganbegi 3 – 5 Pasaiako Trintxer Hockey.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.