San Pedron eta Antxon salgai daude inauterietako herri bazkarietarako txartelak

Larunbatean izango dira herri bazkariak

erleak, antxo, inauteriak, San Pedron gai librean ariko dira; Donibane rantxera doinuan dantzatuko da eta Antxon ezkontza erraldoia ospatuko dute.

Pasaia inauterien prestaketan murgilduta dabil. Asteburu honetan Antxon, San Pedron eta Donibanen ospatuko dituzte inauteriak, eta hurrengo asteburuan Trintxerpen.

Antxoko eta San Pedroko jai batzordeek larunbateko herri bazkarietarako txartelak salgai daudela iragarri dute.

Antxoko bazkarirako txartelak Mimos eta Kamio tabernetan eros daitezke, 10 euroen helduen txartelak  eta 5 euroan haurrenak. Jai batzordeak gogorarazi du plazak mugatuak direla. Bazkal ostean Kabaretantxo ikuskizuna izango dela iragarri dute, aurtengo egitarauan berritasun nagusia.

San Pedron, berriz, 15 euroan jarri dituzte salgai bazkarirako txartelak. Menuan, entsalada, haragi gisatua eta postrerako, klasiko bat: gazta, irasagarra eta intxaurrak.

Asteazkenera arte dago izena emateko aukera, emailez.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.