Emakumeak eta berdintasuna, pinturako nazioarteko erakusketan
Hogei artistek parte hartuko dute erakusketan, gehienak emakumeak. Martxoaren 1etik 15era arte ikus ahal izango da, udaletxeko pleno aretoan.
Laugarren urtez jarraian, pinturaren nazioarteko erakusketa egingo dute. Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatu du oraingoan, eta hogei artistaren lanak ikusteko aukera egongo da, gehienak emakumeak. Bi gai —uztargarri— islatzen dituzte koadroek: emakumeak eta berdintasuna.
Martxoaren 1etik 15era egongo da margolanak ikusteko aukera, udaletxeko pleno aretoan.