Zapirain eta Susperregi oiartzuarrek aurrera egin dute pala txapelketan
Mattin Kazabon eta Aitzol Salaberriak oiartzuarrek osatutako bikoteak zail daukate aurrera egiteko. Zazpi partida jokatu dituzte asteburuan.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko zazpi partida jokatu dituzte asteburuan. Horietako bitan izan dira oiartzuarrak, emaitza ezberdinarekin. Zapirain eta Susperregi hurrengo fasean egongo dira, Izkierdo eta Bengoetxea oreretarrei irabazi ondoren. Kazabon eta Salaberria, berriz, hiru tantotan geratu ziren et, partida bat jokatzeko duten arren, zaila izango dute aurrera egitea. Beren alde esan behar da gomazko pilotarekin hasi berriak direla.
Honakoak izan dira asteburu honetan jokatutako partiden emaitzak (datorren asteburuko kartelera, hemen sakatuta):
Lehen Maila
- Zabala – Arroniz / Larralde – Zapiain: 25-12.
- Goñi – Erburu / Arrizabalaga – Lizarralde: 19-25.
Bigarren Maila
- Alustiza – Etxebeste / Viana – Matxain: 7-25.
- Muñiz – Gametxo / Elizasu – Elizasu: 25-10.
Hirugarren Maila
- Zapirain – Susperregi / Izkierdo – Bengoetxea: 25-20.
- Ituarte – Manzisidor / Kazabon – Salaberria: 25-3.
- Lozano – Ferreiro / Lizarazu – Zubeldia: 25-12.