Sutan da Jaizkibel
Su garrek hartu dute Jaizkibel mendia arratsaldean. Gutxienez bi lekuetan sortu da sua, bata Pasaian, eta bestea antenen inguruan, itsaso aldera.
Arratsaldeko bostak aldera piztu dira bi suak eta emergentziako zerbitzuak bertan ari dira lanean. Haize handia dago inguruan eta itzaltze lanak asko zailtzen ari du horrek. Bidasoko eta kostaldeko suhiltzaileak ari dira sua itzali nahian, Gipuzkoako basozainekin eta baso suhiltzaileekin elkarlanean.
Seiak eta erdiak aldera Ertzaintzak GI-3440 errepidea itxi egin du, 5 eta 9,2 kilometroen artean.