2019/2/27

Sutea Jaizkibel mendian

Zirkua heldu da

Hasi da atzerako kontaketa, egun bat baino ez da falta Errenteria-Orereta zirku erraldoi bihurtzeko.

mendebaldeko sahara

Saharako Estatua aldarrikatu zutenetik 43 urte bete direnean, adierazpen instituzionala egin du udalak

Saharako herriak 43 urte daramatzala borrokan Mendebaldeko Sahararen okupazioaren aurrean nabarmendu dute adierazpen horretan, eta egoerak irtenbiderik gabe jarraitzen duela.

Donibane, inauteriak

Mexikora bidaia prest dute Donibanen

Ranchera doinuan dantzatuko dira Donibanen inauterietan; itxuraldaketa martxan da

Josefa Sousak 100 urte bete ditu

1919ko otsailaren 26an jaio zen Albueran (Badajoz, Extremadura, Espainia) eta oso gaztetan etorri zen Gipuzkoara. 1978ko abenduaren 8an etorri zen Errenteriara bizitzera, Alaberga auzora, zehazki.

Jaizkibel

Ingurumen Saila sor dezala eskatu dio Eguzkik Pasaiako Udalari

Ingurumena udalak dituen beste hainbat sail bezain garrantzitsua dela uste du erakunde ekologistak.

Aranzadirekin auzolana martxoaren 10ean Jaizkibelen

Torreazpi putzua egokitzeko aukera izango dute partaideek. Auzolanaz gain, inguruaren gaineko azalpenak jasoko dituzte partaideek.

otxe 2019

OTXEk kimu eta haur mailetako Gipuzkoako MTB Txapelketak antolatu ditu

Larunbat arratsaldean egingo dituzte txapelketak, Txara parkean. Kimu mailakoek bi itzuli eman behar diote 1,5 kilometroko ibilbideari. Haur Mailakoek, lau.

oiartzungo feministen asanblada

Azken erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean

Astelehen goizaldean gizon bat atxilotu zuten, emakume bat erasotzeagatik. Done Eztebe plazan elkarretaratzea egingo dute ostiral arratsaldean.

TAOko auzian akordioa lortu dute udalak eta langile ohiek

Akordioaren gaineko xehetasunak emateko agerraldia egingo dute bihar Jaione Karrikiri alkateordeak, Jon Collar alkateordeak, eta Jon Txasko Trafiko zinegotziak.

mari eta gaileta fabrika

'Mari eta gaileta fabrika' antzezlana, larunbatean

Berdintasuna eta parekidetasuna jorratzen dituen antzezlana ikusteko aukera egongo da Oiartzunen. Umeei zuzendutako antzezlana da, Abaraxkak antolatuta.

Martxoaren bukaerarako, Lezo-Donibane bidegorriaren bigarren zatia egina

Lezo eta Donibane lotuko dituen bidegorriaren hirugarren eta bigarren faseak eginak izango dira horrela. Lehen zatia Donibanetik gertuen dagoena da.

autoa zerga

Ibilgailuen gaineko zerga ostiraletik aurrera ordain daiteke

Apirilaren 30ean izango da ordainketa egiteko azkeneko eguna. Ordainketa helbideratuta duten oiartzuarrei apirilaren 4an kobratuko diete

Gehiago