Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

TAOko auzian akordioa lortu dute udalak eta langile ohiek

Akordioaren gaineko xehetasunak emateko agerraldia egingo dute bihar Jaione Karrikiri alkateordeak, Jon Collar alkateordeak, eta Jon Txasko Trafiko zinegotziak.

Jon Txasko Trafiko zinegotzia atzoko plenoan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/02/27

Gai ordenean ez zegoen urgentziazko mozioa aurkeztu zuen atzo EH Bilduk. TAOko lau langile ohiren kasuak judizializatuta zeudela azaldu zuen Julen Mendoza alkateak, eta laurekin akordiora heldu dela udala. Akordioaren homologazioa epaitegietatik iritsi zain izan dela udala, eta azkenean auto horiek heldu direla esan zuen. Lehenengo langile ohiarekin lortutako akordioaren barruan, lehen ordainketa martxoaren 16rako egin behar du udalak, eta hori gauzatu ahal izateko kreditu aldaketa egin behar duela udalak azaldu zuen Mendozak, “horregatik gaiaren urgentzia”.

Gaia tratatzearen gaineko bozketa egin zuten lehenik, eta aho batez babestu zuten alderdi guztiek. Horren ondoren, aurrekontuko kredituak aldatzeko espedientea onartzea eskatzen zuen mozioa aztertu zuten. Azken horri aldeko bozka eman zioten EH Bilduk eta Errenteria Irabazizek, eta abstentzioa bozkatu zuten PSE-EEk eta EAJk.

PSE-EEk hartu zuen hitza, eta auzi horri emandako irtenbidea ez dela alderdi horrek nahi zuena esan zuen Jose Angel Rodriguez bozeramaileak: “Tamalgarria da behin baino gehiagotan esan dugun moduan gaiak epaitegietan amaitu izana, eta langileak eta haien familiak kaltetzea. Gobernu taldeak beste modu batean kudeatu izan balu ez zukeen halako kostu pertsonal, laboral eta ekonomiko izugarririk izango”.

Jon Txaskok, Trafiko zinegotziak hartu zuen hitza ondoren. Akordioa lortutako testuinguruari erreparatu zion EH Bilduko kideak, eta gogora ekarri zuen Errenteriako Udalak TAO eta Garabi zerbitzuak publifikatzearen aldeko apustua egin zuela, “ulertu genuelako hobekuntza izango zutela bi zerbitzuek. Hala izan da”.

Egungo sistemak, hau da gobernu taldeak bultzatu duen bi zerbitzuen publifikazioak onurak ekarri dituela azaltzeko hainbat adibide jarri zituen ondoren, “egungo sistemak orduero 2.500 matrikula irakurtzea ahalbidetzen du eta horrek lapurtutako autoak dauden, baldin badaude, antzematea ahalbidetzen du, gainera”. Egoiliarrek zerbitzuagatik aurreko zerbitzuarekin baina %20 gutxiago ordaintzen dutela nabarmendu zuen, bestalde, eta TAO zerbitzuaren erabiltzaileek oro har, lehenengo 15 minutuak doakoak dituztela.

Publifikazioak izan omen ditu eraginak beste arloetan: “Lan Eskaintza Publikoa egin zuen udalak eta horren barruan hamar udaltzain plaza berri sortu dira auzoetako batzarretan eskatutako auzoko poliziaren figura indartzeko. Ekonomikoki ere izan ditu onurak, eta 2018 amaieran 940.000 euroko balantze positiboa izan genuen zerbitzuen publifikazioari esker. Aurten hasita, urtero 578.000 euroko aurrezkia izango du udalak gainera aurreko zerbitzuekin alderatuta”.

Garabi zerbitzuari dagokionean zehazki, egun auto bat eramatea aurreko zerbitzuarekin baino 23 aldiz merkeagoa da udalarentzat Txaskoren esanetan: “Erabakiak hartzeko garaian oso kontutan izanbehar dugu zein kudeaketa mota egiten ari garen, eta eman ditudan datuek argi erakusten dute publifikazioak onura garrantzitsuak dituela”.

Lortutako akordioarekin judizializazio prozesua amaituko da, beraz, baina langile ohiekin udalak abiatutako enplegu plana indarrean dagoela gaineratu zuen Txaskok.

Alderdi sozialistak gai ekonomikoarekin azaldutako kezka “ulergarria” dela esan zuen eta galdera zehatza luzatu zion alderdi horri: “Datuak eta zerbitzu horien publifikazioak ekarri dituen hobekuntzak eta balantze positiboa ikusita galdera hau egin beharko genuke, Zerbitzu horiek pribatizatuta kontratatzea egokia izan zen edo ez, eta galdera horri gainera alderdi sozialistak erantzun beharko lioke alkatetzan zinetenean erabaki zenutelako zerbitzu horiek baldintza horietan kontratatzea”.

Julen Mendoza alkateak hartu zuen hitza azkenik: “Akordio honekin bukatu da TAO eta garabi zerbitzuetako langile ohiekin izandako gatazka luzea”.

Bihar goizean agerraldia egingo dute akordioaren gaineko xehetasunak emateko Jaione Karrikiri alkateordeak, Jon Collar alkateordeak, eta Jon Txasko Trafiko zinegotziak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.