Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aste honetako eraso matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalbatzak

Adierazpen instituzionala adostu dute udaleko talde politikoek, eta plenoan aho batez onartu. Udalak babesa eta baliabidea eman dio biktimari.

eraso matxista oiartzun Aho batez onartu zuten adierazpen instituzionala.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/02/28

Atzo arratsean egin zuten otsailari dagokion ohiko plenoa. Egoerak behartuta, gai zerrendatik kanpo zegoen gai bat sartzea onartu zuten: astelehen goizaldean izandako eraso matxistari buruzko adierazpen instituzionala. Zinegotzi guztien babesa jaso zuen testuak.

Oiartzungo Udalak babesa eta laguntza osoa adierazi diote erasoa jasan zuen emakumeari eta bere ingurukoei. Udalaren esku dauden baliabideak helarazi dizkio emakumeari, eta bere onera etortzeko behar duen laguntza eman ere.

“Oiartzungo Udalak”, esan dute adierazpenean, “gertaeraren berri izan duenetik eta erasoari buruzko informazioa egiaztatu eta erkatu ondoren, emakumeen aurkako indarkeriari erantzun publikoa emateko protokolo instituzionala aktibatu du informazioa baloratzeko eta, biktimari eta bere gertukoei egokia den arreta eman ahal izateko beharrezko koordinazioa ziurtatzeko”. Arreta egokia izan dela ziurtatu ondoren, jarrera irmoa dutela jakinarazi du udalak, eta argi eta garbi esan nahi dutela ez dutela onartuko emakumeen eskubideak urratzen dituzten erasoak.

Elkarretaratzea eta greba

Arrazoi horiek direla eta, Oiartzungo Udalbatzak bat egin du bihar arratsaldeko elkarretaratzearekin. Herritarrak ere bertara joan daitezen gonbidatu ditu, gaitzespen argia erakusteko. “Indarkeria ez baita soilik erasoa edo hilketa pairatzen duten emakumeen arazoa, baizik emakume guztiena”, bukatu dute.

Ildo horretan, Agurtzane Lekuona Feminismo zinegotziak gogorarazi zuen martxoaren 8an greba egingo dela, eta indarkeria matxista dela horretarako arrazoi bat. Baina ez dela emakumeen kontrako eraso bakarra: “Lan merkatuan jasotzen diren erasoak daude, egiten den lan ikusezina… Emakume eta emakume sentitzen direnak animatu nahi ditugu, martxoaren 8an kalera atera daitezen”.

Udalak eta herriko mugimendu feministak egitarau “potentea” osatu dutela martxorako. Aurten zaintzari eman nahi diote garrantzia, eta lan horietan dagoen desoreka salatu zuen Lekuonak, eta etorkinen artean are gehiago.

[ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.