Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hobekik Euskal Herriko hondakin kudeaketaren egoera aztertu du

Errefusa nola tratatu gehiegi aztertu dela iritzi du udalerrien elkarteak, murrizketaren alde egin beharrean. Europaren zuzentarauak betetzearen alde egingo dute.

hobeki azterketa Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkatea, Eneritz Arbelaitz Oiartzungo alkateordea eta Mattin Aldaia Hernaniko zinegotzia.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/02/28

Pasa den udaberrian eratu zuten Hobeki elkartea, hondakinen kudeaketa arduratsu eta jasangarriaren alde dauden hainbat tokiko erakundeek. Tartean da Oiartzungo Udala.

Gaur goizean, Larrabetzun (Bizkaia), aurkeztu dute Euskal Herriko hondakinen kudeaketari buruz egindako azterketa. Ez dagoenez politika komunik, herrialde bakoitzaren egoera aztertu dute.

Hiri hondakinen gaur egungo kudeaketa eredua “jasangaitza” dela iritzi dute; modeloa “ekoitzi-erabili-bota” dela azaleratu dute. “Ezinbestekoa da hondakina baliabide bezala ulertzea. Europar Batasuneko ildo estrategikoak baliabideen efizientzia maila altuago bat lortzeko bidean ezarri dira”, zehaztu dute.

Europako Batasunak dituen hondakinen gaineko zuzentarauek helburu hauek betetzea behartzen dute: 2020rako, hiri hondakinen kopuruaren erdia birziklatu eta berrerabiltzea.

Euskal Herrian, zer?

Euskal Herrian hainbat tratamendu mota ematen ari direla esan du Hobekik, eta Europako zuzentarauak Nafarroan bakarrik beteko lirateke. Ipar Euskal Herriko datu bereizirik ez dute —Akitania Berriaren barruan daude—, eta Araba eta Gipuzkoan tramitatzen ari diren planek helburuak betetzeko ekintza estrategikoak definitzen dituztela ziurtatu dute. Hori bai, batzuetan zehaztasun handirik gabe ematen dela. Bizkairako plan baten beharra aldarrikatu dute.

“Zer dela eta ez ditugu Europako Zuzentarauaren helburuak betetzeko gidalerroak zehazten? Zer egiten ari gara gaizki?”, galdetu dute. Aitortu dute gauza batzuek hobera egiten ari direla, baina badela zuzentzekorik: “Orain arte indarrak errefusa tratatzeko teknologia eta prozesua hobetzen jarri ditugu, errefusa murrizteko estrategiak garatu beharrean. Zabortegietara edo errauskailuetara bideratzen ditugun hondakinen artean errekuperatu edo birziklatu daitekeen hondakin asko dago”.

Sortzen den hondakinen zati handiena organikoa dela esan dute, eta gakoa hor dagoela. Jakinarazi dute zaila dela datuak lortzea, Hondakinen Behatokiaren sorrera eskatu dute.

Ondorioak

Azterketak hiru ondorio nagusi azaleratu ditu. Batetik, Europak ezartzen dituen helburuak Euskal Herrian ez direla betetzen. Bestetik, errefusarekin material birziklagarria jasotzen dela, eta errefusa murrizteko politika zehatzak zeharka aipatzen direla plan estrategikoetan. Hirugarrenik, organikoa bereizi eta egoki tratatzea oinarrizkoa dela Europako neurriak betetzeko.

Iragarri dutenez, Hobekik aurrerantzean azterketa horretan oinarrituta egingo du lan. Tokiko erakundeen elkartea denez, aurrerantzean jardunbide egokiak proposatzen eta zabaltzen jardungo duela jakinarazi dute. “Gure printzipioekin bat egiten duen tokiko erakundeekin lanean jarraituko dugu, interes komunaren mesedetan lankidetza sustatzen jarraitzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.