Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Elias Salaberriaren margolan bat Lezora bueltan da

Bitartean, Justo Pascua Velasco margolariak Elias Salaberriari eginiko erretratua utzi diote senitartekoek udalari, esker onez

Iribe Doxanabaratz Salaberria, Urkiri Salaberria Gracia eta Elias Salaberria, Lezoko margolari ospetsuaren ondorengo hiru belaunaldiak koadroa entregatzeko ekitaldian.
Lezo
2019/03/01

Elias Salaberria margolariaren ondorengoak Lezoko udaletxean izan dira gaur, Jesus Mari Martiarenari, Justo Pascua Velasco margolariak Elias Salaberriari eginiko erretratua entregatzen. Eskertuta daude Salaberriaren senitartekoek, eta esker ona adierazteko artelan bat herritarren esku utzi dute.

Izan ere, Lezoko Udala lanean ari baita Madrilen dagoen Elias Salaberriaren koadro bat udalerrira itzultzeko.  Salaberriak margotutako erretratu bat da, 80×120 tamainako olio-pintura bat, Elias Salaberriak Fermin Calvetoni oparitua – hori esaten da behintzat, familiak ez baitaki ziurtasun osoz nola heldu zen koadroa bere eskuetara-. Salaberriaren aitaren erretratua ageri da udalak berreskuratu nahi duen margolanean.

Gaurko ekitaldian, Urkiri Salaberriak eta Urkiriren aita Elias Salaberriak hitz egin dute, biek udalaren ahalegina eskertzeko, eta margolari ospetsuak jaioterriarekin izan zuen lotura estua nabarmentzeko.  Familiarekin eta Lezorekin sekula ez zuela harremana eten goraipatu dute haren ondorengoek, eta haren baloreak jaso dituztela gaineratu. Euskaltzale zintzoa, beti euskaraz aritzen zela goraipatu zuten haren heriotzaren ondoren bere gertukoek, eta hil zen egunean Lezora etortzeko bidaia txartelak poltsikoan zituela gogoratu dute gaur senitartekoek, hunkituta.

Lezoko udalaren arabera, Salaberriaren koadroa “herriari zor zaion zerbait da, Lezoko ondarea”, eta hainbat tramiteren ondoren koadroa laster Lezon izango dela agindu dute. Ahalegina udalak kultura bultzatzeko egiten duen apustuaren barruan kokatu du Lezoko alkate Jesus Mari Martiarenak.

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.