Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute, eraso matxista salatzeko. Gaur zortziko grebarekin bat egiteko deia egin zuten.
Ikastetxe hori ere zirku bihurtu da eta denetarik izan da bertan malabaristak, pailazoak, magoak... animaliek ere ez dute hutsik egin.
Aurten ere euskal inauteriaren pertsonaiekin bete ditu bazterrak Orereta Ikastolak.
‘Amaren etxea’ liburuan euskal presoen senideen historia bildu du Jokin Urain idazle eta preso ohiak. 100 testigantza baino gehiago jaso ditu sufrimenduaz, baina batez ere, maitasunaz eta konstantziaz mintzo den liburua osatzeko.
Hutsik egin gabe hitzordura fin azaldu dira lamiak, ziripot, galtzagorriak... inork ez du hutsik egin.
Trapujalez jantzita kolorez bete dute herria Lehen Hezkuntzako ikasleek
Inauteriak izan arren, hamar taldeetatik bik bakarrik hartuko dute atseden. Mutilen futbol talde nagusiak bihar arratsaldean jokatuko du, etxean.
Esperientzia pilotua dela zehaztu du udalak, eta urte amaieran aztertuko direla emaitzak. Zerbitzuak Gaztañoko auzo elkarteak egindako eskaerari erantzun nahi dio udalak azaldu duenez.
Berrerabilgarriak diren datuak modu irekian argitaratzeko espazio bat sortu du gardentasun atarian udalak, batetik; eta bestetik, aurrekontuen inguruko informazioa modu bisualean interpretatzeko aukera ematen duen garapena txertatu du.
Bitartean, Justo Pascua Velasco margolariak Elias Salaberriari eginiko erretratua utzi diote senitartekoek udalari, esker onez
Pasaia Kayak biharko Euskadiko Txapelketan izango da, inoizko ordezkaritza zabalenarekin. Irunen da txapelketa, Bidasoa ibaiko eremuan.
Gaur goizean aurkeztu dute bere hautagaitza, Joseba Egibarrek babestuta
Txost A eta Txost B gaur arratsaldean neurtuko dituzte indarrak, Madalensoro pilotalekuan. Ez da asteburuan palarekin jokatuko den partida bakarra izango.