Autobus zerbitzua Gaztaño auzora helduko da

Esperientzia pilotua dela zehaztu du udalak, eta urte amaieran aztertuko direla emaitzak. Zerbitzuak Gaztañoko auzo elkarteak egindako eskaerari erantzun nahi dio udalak azaldu duenez.

Autobus zerbitua Gaztañora helduko da asteazkenetik aurrera.

Autobus zerbitzua izango du Gaztaño auzoak datorren asteazkenetik aurrera. U-33 lineak Gaztaño eta Erdigunea lotuko ditu egunean lautan, eta U-34 deituko da zerbitzu horietan.  Goizez bi zerbitzu emango ditu aiptau autobusak, 10:10 eta 12:20ean, eta beste bi arratsaldez, 16:10 eta 18:10ean. Xenpelar kaletik atera eta Morrongilleta, Errioxako Biribilgunea, Altxu kalea, Gaztañoko C aldapa, B aldapa (aparkalekua), B Aldapa, A aldapa eta Lousada kaletik egingo du ibilbidea.

Esperientzia pilotua dela zehaztu du udalak, eta urte amaieran aztertuko direla emaitzak. Zerbitzuak Gaztañoko auzo elkarteak egindako eskaerari erantzun nahi dio udalak azaldu duenez, eta batez ere adineko jendeari, hirigunerako komunikazioa errazteko azken horiei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.