[Galeria] Sentimenduak gainezka Lezoko Herri Eskolako desfilean
Adimen emozionalari tartea egin diote lezoarrek aurtengo inauterietan
Koloretsu esnatu da Lezon Ostiralari. Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak goizean goiz irten dira kalera, desfilean lehenbizi, ondoren, kiroldegian Sentimenduak ikuskizuna aurkezteko.
Lepo kiroldegiko harmailak, guraso, aiton-amonak… inork ez duelako galdu izan nahi ikasleek azken asteetan hainbeste mimoz landutako jaialdia.