Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gardentasun politiketan urrats bat aurrera

Berrerabilgarriak diren datuak modu irekian argitaratzeko espazio bat sortu du gardentasun atarian udalak, batetik; eta bestetik, aurrekontuen inguruko informazioa modu bisualean interpretatzeko aukera ematen duen garapena txertatu du.

Eñaut Gracia garapenaren nondik norakoak azaltzen gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/03/01

Errenteriako Udalak urrats bat gehiago egin du gardentasun politiketan. Hala jakinarazi du gaur Eñaut Gracia Informazioaren Gizartea eta Herritarren Parte Hartzerako zinegotziak. Gardentasun ataria zabaldu zuen udalak, eta orain, atari horri beste bi oinarri jarri dizkiola azaldu du gaur egin duen agerraldiak Graciak: “Batetik, berrerabilgarriak diren datuak modu irekian argitaratzeko espazio bat sortu du gardentasun atarian udalak; eta bestetik, aurrekontuen inguruko informazioa modu bisualean interpretatzeko aukera ematen duen garapena txertatu du”. Datu irekiak da bere gardentasun atarian gehitu duen tresna, “informazio hori ez delako instituzioarena, herritarrena, komunitarioa baizik”.

Informazioa, horrenbestez, modu librean eskuragarri izango du behar duen orok. Open data edo datuak irekitzea Administrazio publikoaren informazioa modu irisgarrian argitaratzea helburu duen praktika eta filosofia dela gaineratu du Graciak, “muga tekniko eta legalik gabe informazioa berrerabili ahalko dute aurrerantzean herritar eta enpresek. Sektore publikoko informazioa formatu irekietan jartzen da, sarbidea erraztuz  eta berrerabilpena bermatuz, helburu komertzialetarako edo besteetarako, norbanako zein enpresei”.

Datuak “askatzea” gobernu irekien aldeko pausuak ematea da Graciaren esanetan, “gardentasuna, parte hartzea, zerbitzu sena eta eraginkortasuna bezalako oinarrietatik abiatuta”. Datuak askatzen joateak “potentzial ekonomikoa” duela esan du bestalde,  informazio digitala duten hainbat produktu eta zerbitzu berriak garatu ahal izateko.

Momentu honetan 37 datu multzo jarri ditu udalak herritarren eskura, eta horiek ugaritzen joateko asmoa azaldu du zinegotziak.

Informazioa modu errazean

Gardentasuna ez da helburua, egin beharreko bidea baizik udalaren iritziz, “horregatik jarraitzen du gardentasun aktiboan sakontzen”. Batzuetan, ordea, informazioa zaila izaten dela ulertzen erantsi du, “garatutako moduluak oso modu errazean ikustarazten ditu aurrekontuen nondik norakoa. Tresna berriak, aurrekontuko partidak elkarren alderatzeko aukera ematen du, sailez sail eta grafikoekin lagunduta”.

Tresna berriarekin, adibidez, herritar batek jakin dezake zergetan ordaintzen duena zertara bideratzen den simulazio baten bidez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.