Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Foku moreek argituko dituzte igandeko antzezlanak

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak hiru antzezlan programatu ditu iganderako. Guztietan emakumeek jokatzen dituzte protagonista lanak.

agur eta dolore oiartzun 'Agur eta dolore' izango ikus ahal izango den antzezlanetako bat.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/03/04

Agur eta dolore, #metoo eta Fiñisterre antzezlanak dira Oiartzungo antzerkizaleen hurrengo zitako kartela beteko dutenak. Datorren igandean, hilak 10, izango da antzerki errazio hirukoitza. Ohi baino ordu erdi lehenago —18:30ean— hasiko da saioa, bost euroren truke. Martxoaren 8a dena zipriztintzen ari da, eta igandeko eskaintza prisma more batetik ikusteko izango da.

Izan ere, oholtzara igoko diren aktore guztiak emakumeak dira. Agur eta dolore antzezlanean Iraia Elias eta Miren Gaztañaga izango dira protagonista, Amancay Gaztañagak zuzenduta. Bilboko Pabellon 6ek emandako Kriseilu Saria eskuratu du antzezlanak. 25 minutuko antzezlana da, eta bi emakume sortzailek dituzten gatazkak eta zalantzak islatzen ditu. Miren Gaztañagak eta Eliasek ikusi zuten antzezlan batean du oinarria. Kamikaz eta Ttak taldeen arteko elkarlana da.

#metoo antzezlanean ere bai bikote bat taularatuko da: Oiartzunen bizi den Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbek osatutako bikotea —Metakarpiano Teatroa—. Zuzendari eta gidoilari lanetan gizon bat aritu da —Aitor Gabilondo errenteriarra—, eta feminismoari buruzko hausnarketa bat da. Informazio eta kontzeptu “gehiegi” daudela feminismoaren bueltan? Andonegik eta Aierbek argituko dituzte zalantzak, eta hausnarketara gonbidatu.

Hirugarren teatro taldea Irundik etorriko da. Txiflando taldeak Fiñisterre obra aurkeztuko du. Rakel Salinas, Amaia Rodriguez eta Beatriz Aranak osatzen dute taldea, eta pieza fisikoa jokatuko dute. Patriarkatuari oda bat da Fiñisterre, eta Aranaren bi olerkitan oinarrituta dago. Iaz, Urretxuko Antzezmotz saria lortu zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.