Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

San Markos Mankomunitatearen 2017ko aurrekontuak, baliogabetuta

EAEko Auzitegi Nagusiak, beste behin, arrazoia eman die Oiartzungo, Usurbilgo eta Hernaniko udalei, aurrekontuen helegiteari babesa emanez. Irakurketa egin dute.

san markos 2017 aurrekontuak Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko udaletako ordezkariak, 2016ko aurrekontuen baliogabetasunaren berri ematen, pasa den apirilean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/03/04

Pasa den asteazkeneko plenoan iragarri zuten albistea: EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die, beste behin, Oiartzun, Usurbil eta Hernaniko udalei. Kasu honetan, San Markos Mankomunitatearen 2017ko aurrekontuak baliogabetu dituzte, hiru udal horiek jarritako helegiteari arrazoi emanez. Ez da lehenengo aldia: 2014, 2015 eta 2016ko aurrekontuak ere baliogabetu zituzten.

Plenoko lehen balorazioaren ondoren, Oiartzungo, Usurbilgo eta Hernaniko udalek patxada handiagoz egin dute irakurketa. Esan dutenez, hondakinen kudeaketan zerga sistemak garrantzia berezia du: “Ez da guk esaten duguna soilik”, nabarmendu dute, “Europako Hondakinen Zuzentarauak ere hala baitio. Hondakinen kudeaketa egokia egitea bultzatzeko eta gaizki egiten dutenak zigortzeko oinarrizkoa da hori”. Horregatik, beste behin, aldarrikatu dute mankomunitatearen aurrekontuak eta udalerri bakoitzak egiten dituen ekarpenek bat egin behar dutela.

Ildo horretan, berretsi dute ez dutela deus ordaindu behar jasotzen ez duten zerbitzuengatik, aurreko auzietan argi geratu zen bezala. “2017ko aurrekontuetan mankomunitateak saiakera bat egin zuen aldaketarako, baina gure harridurarako garbiguneen kostua Garbigunea dugun herriongan ezarri zuten”. Hiru udaletako ordezkarien esanetan, garbiguneak ezinbesteko azpiegiturak dira hondakin bereziak modu egokian kudeatzeko. “Ahalik eta gehiena izan beharko luke helburua, eta ez erabiltzen duena zigortzea”, gaitzetsi dute.

Datu onenak

Esan dutenez, Usurbil, Hernani eta Oiartzun direla daturik onenak dituztenak, eta bildutako hondakinak garbien jasotzen dituztenak. Hondakinen hierarkia lan egiteko oinarri bezala dutela azpimarratu dute, Europako Zuzentarauek behartzen duten bezala.

“Lau urtean jarraian tribunalek San Markosko aurrekontuak nuluak deklaratzea ez da makala eta horrek zerbait adierazten du. Mankomunitateko kudeaketa txarra dela adierazten du, eta txarra izateaz gain, bidegabea”, gaineratu dute. Mankomunitatearen jarrera hiru udal horiekiko zein herritarrekikoa dela iritzi dute. “Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea zigortu da eta honek ezin du horrela jarraitu”.

Horregatik, mankomunitateko gainontzeko herriei eskatu diete ildo horretan pausoak emateko. Hondakinen kudeaketaz benetan hitz egiteko gonbita luzatu dute. Izan ere, laugarren urtez jarraian, San Markosen aurrekontuak nuluak izendatzea oso adierazgarria dela zehaztu dute, eta beste mota bateko neurriak bultzatu behar direla uste dute. Horietako batzuk zerrendatu dituzte: “hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena bultzatzeko neurri fiskalak lantzera, inbertsio plangintza ildo horretan proposatzera, bilketa datuak aztertzera, hondakinen purutasuna ezagutzera, trazabilitatea bermatzera…”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.