Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Soldata eta pentsio arrakalarekin amaitzea eskatuko du Duintasunak gaur

Pentsio arrakalarekin amaitu eta arreta eta zaintza lanak beregain hartuko dituen izaera unibertsaleko zerbitzu sozio sanitarioa eskatuko du, besteak beste, eta zerbitzu horien kudeaketa aurrekontu publikoen bidez egitea.

Duintasunaren otsaileko manifestazioaren irudi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/03/04

Hileko lehen astelehena da eta Duintasunak kaleak hartuko ditu berriro. Ez da berria jubilatu eta pentsiodunen elkarteak emakume pentsiodunen, eta batez ere alargunen egoera nabarmentzea, eta gaurko elkarretaratzean horretaz arituko da: gizon eta emakumeen soldata eta pentsioen arteko arrakalaz. Hori egingo duen eskaeretako bat, soldata arrakala amaitzea, ez bakarra ordea;  emakumeek pentsio duina jasotzeko eskubidea ere aldarrikatuko dute gaur, baita alarguntza pentsioa %100ekoa izatea: “Berdintasunaren aldeko oihua nagusi den honetan, familia edota elkarbizitza-unitate batean kideetako bate heriotzaren ondorioz, beste pertsonak alarguntza pentsioa osorik jasotzeko eskubidea duela onartzea, aspalditik arrastaka dakargun  injustizia amaitzea ekarriko luke; injustizia hori bereziki kotizatu ez duten emakumeek pairatu dute”.

Arreta eta zaintza lanak beregain hartuko dituen izaera unibertsaleko zerbitzu sozio sanitarioa eskatuko dute, bestalde, eta zerbitzu horien kudeaketa aurrekontu publikoen bidez egitea, “zaintza lanak sozializatuko dira horrela, eta ez dira beti emakumeon esku izango”.

Ez omen da kasualitatea halako sare publiko bat ez izatea: “Menpeko eta adineko pertsonen kontura, enpresa batzuk negozioa egin dezaten pentsatuta dagoen zerbitzu publikoen pribatizazioaren ondorioa da”. Datu zehatza eman du Duintasunak, “Enpresa bakar batek beregain hartuko balu mundu osan emakumeok soldatarik gabe egiten dugun zaintza lan osoa, 10 bilioi dolarreko fakturazioa luke, munduko enpresarik handiena den Apple-k baino 43 aldiz handiagoa”.

Martxoaren 8ko greba feministari ere egin dio aipamena Duintasunak. Mugimendu Feministak antolatu duen greba orokorrak zaintza lanak aintzat hartu  eta ikusaraziko dituela nabarmendu du Duintasunak, “baina baita lanaren sexuen bidezko bereizketak sorrarazten dituen bazterketa eta esplotazioa ere”.

Kalean segitzeko asmoa azaldu du azkenik Duintasunak, haiek eta egiten ari diren “bidezko” eskaerak entzutea nahi duelako, beren pentsioen etorkizunaren gainean erabaki nahi dutelako. Herritarrei berriz, eskaera zehatza egin die, “haserretutako emakumeak kalera; pentsionistak aurrera”.

Elkarretaratzea 11:00etan egingo du Duintasunak Herriko plazan. Ondoren, manifestazioa egingo du herriko erdialdeko kaleetan barrena.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.