Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaintza erdigunean jartzeko asmoz, hainbat ekitaldi antolatu ditu udalak

Feminismo Sailak hainbat ekitaldi antolatu ditu, zaintza lanak egiten dituzten emakumeei ikusgarritasuna emateko, eta aitortza egiteko. Martxoaren 8an greban parte hartzera deitu dute.

oiartzun zaintza Ostiralean zabaldu zuten pinturen erakusketa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/03/04

Datorren ostiralean Martxoak 8 da, eta horren harira, Oiartzungo Udaleko Feminismo Sailak hainbat ekitaldi antolatu ditu, hilabete osoan zehar zabalduko direnak. Helburua zaintza erdigunean jartzea izango da; ikusgarritasuna eman nahi diote hain gutxi aitortuta dauden lan horiei.

“Zaintza lanak ezinbestekoak dira”, adierazi du udalak, “bai enplegu munduan egiten denak -prekarietate eta ikusenzitasun handienetakoa duen sektore feminizatuetako bat da-, baita etxean musu truk egiten denak ere”.

Gainera, Agurtzane Lekuona Feminismo zinegotziak gogorarazi duenez, ostiraleko grebarekin bat egin du Oiartzungo Udalak. Martxoaren 8koa zita garrantzitsua dela nabarmendu du. “Pairatzen ditugun eraso mota guztien aurrean altxatzeko modu bat da”. Ildo horretan, Oiartzungo Mugimendu Feministak antolatutako ekitaldietan parte hartzera animatu ditu Oiartzungo emakumeak.

Gainera, Mexikoko artisten lanekin jarritako erakusketa —hilaren 15era arte ikus daiteke— eta HELTAren eskulan tailerreko emakumeen lanekin egindako erakusketak bisitatzeko deia luzatu du.

EGITARAUA

Hilak 6, asteazkena

  • 19:00etan: En tránsito dokumentala. Zuzendaria: Oskar Tejedor. Latinoamerikatik Europara etxeko lanera etortzen diren emakumeen eta jaioterrian geratu diren euren seme-alaben arteko harremanari buruzko dokumentala, udaletxeko areto nagusian.

Hilak 9, larunbata

  • 18:30ean: Kirol Astean, Emarrirekin jokoak eta harri-tira probaketa, Kontzejupean.
  • 19:30ean: udaletxeko areto nagusian: Emarri film laburraren emanaldia eta solasaldia Ander Iriarte zuzendariarekin eta, Araitz Elgeta eta Karmele Irastorza Emarriko kideekin. Moderatzailea: Eihartze Aramendia.

Hilak 20, asteazkena

  • 19:00etan: Hitzaldia: Etxeko langile eta zaintza langileen egoera, eskubideak eta gizarte erantzukizuna. Hizlaria: Isabel Otxoa, EHUko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea eta Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko militantea, udaletxeko areto nagusian.

Hilak 22, ostirala

  • 19:00etan: Udaletxeko areto nagusian: Zinegoak LGBT Nazioarteko Film Jaialdiko sexu aniztasunaren aldeko film laburren emanaldia (jatorrizko hizkuntzan, euskaraz eta gazteleraz azpititulatuak).

Hilak 30, larunbata

  • 17:00etan: Hitzaldi-tailerra, udaletxeko areto nagusian: Cuidar a las cuidadoras, Bidez Bide Elkartea (gazteleraz). Honako galderak erantzungo dituzte: Nola dago antolatua zaintza Gipuzkoan? Zertarako homologatu formakuntza tituluak? Nork zaintzen du zaintzailea? Zein eskubide eta betebehar izan behar ditu etxeko langileen lan-kontratuak? Nork izan dezake lan-kontratua? .
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.