Borroka feminista gailenduko da Pasaiako agendan datozen egunotan
Emakume taldeek hamaika jarduera antolatu dituzte ostiraleko greba feministaren testuinguruan.
Martxoak 8ko grebaren atarian, Pasaiako Berdintasun Mahaiak Bizitzak erdigunean lelopean antolatu duen egitarauaren berri eman du.
Lau barrutietan izango dira ekitaldiak, askotarikoak; hitzaldi eta solasaldiak, ikus-entzunezkoak, ikastaroak,… eta nola ez, ostiralean grebari lotuta mobilizazioak.
Antxon, bezperatik daude emakumeak deituta kaleak hartzera, eta Trintxerpe, inauterietan murgilduta, morez tindatu dute jai egitaraua; Donibanen, gizonengan zaintza lanak utzita, eskualdeko mobilizazioetara bilduko dira emakumeak, eta San Pedron, atzoko batzarrean hala erabakita, frontoian elkartuko dira ostiralean 09:00etan, eta 12:00etan San Pedron bertan manifestazio zaratatsua egingo dute.
Egitaraua, edonola ere, askoz ere zabalagoa da. Ikus, hemen, osorik.