2019/3/5

Arrakala, zenbakietatik harago

Martxoaren 8ko greba feministaren atarian sindikatuek salatu dute soldata arrakala ez dela kopuru soil bat, arazo politikoa baizik, zaintza lanak emakumeen bizkar utzi izanak betikotuta.

Ion Carballo, ur lasaietan bizkorrena

Larunbatean Irunen jokatu zen ur lasaietako piraguismoko neguko proba open garrantzitsuenean Pasaia Kayak-ek urrezko eta zilarrezko domina bana lortu ditu.

adukiontzi.lezo

Lezoko hondakinen hamarretik zazpi gaika biltzen da

Alkateak nabarmendu du, atez atekoarekin alderatuz, ez dela hondakin gutxiago biltzen egun. Herritarrei laguntza eskatu diete datuak hobetze aldera.

Euskal zinemarena da OzZinemaren pantaila handia

Gaur bertan egingo du lehen emanaldia, eta Josu Martinezek zuzendutako 'Jainkoak ez dit barkatzen' filma emango du Niessen zineman 19:30ean hasita.

Gogotik egingo dute negar

Inauteriak amaituko dira gaur. Sardina ehortzita, datorren urtera arte esango diote agur mozorro festari.

Hauteskundeei begira bi bulego zabaldu ditu PSE-EEk

Braunen eta Itzieta-Ondartxon daude bulegoak eta astelehenetik ostiralera goizez eta arratsaldez izango dira zabalik, eta larunbatetan, goizez.

PSE-EEk posta bidezko botoarekin laguntzeko bulegoak zabaldu ditu

Antxon eta Trintxerpen eskainiko dute zerbitzua, Espainiako Gorteetarako Hauteskundeei begira.

Bertako kalitatezko produktuen alde egin nahi dute.

Baratze parkean partzela bat eskuratzeko deialdia zabalik

Hilaren 20ra ate izango da eskaerak aurkezteko epea, egun hori barne, eta interesdunek Zu! udal arreta zerbitzura jo dezakete edo online egin.

Gehiago