[Bideoa eta galeria] Ehortzi dute sardina eta amaitu dira inauteriak
Herriko plazan egin zuten Ereintza elkartekoek emanaldi nagusia, dantza ea bertsoak sardina eta inauteriak merezi moduan agurtzeko, datorren urtera arte.
Sardina ehortzita atzo amaitu ziren inauteriak. Amulleta Danborraren Kofradiak zabaldu zion bidea hileta segizioari, eta sardinaren atzean alargunak joan ziren, urtero legez, negarrez. Herriko plazan egin zuten Ereintza elkartekoek emanaldi nagusia, dantza ea bertsoak sardina eta inauteriak merezi moduan agurtzeko, datorren urtera arte.