2019/3/6

Udal garbiketa zerbitzuko ibilgailu bat erre egin da Lezon

Udal garbiketako ibilgailu baten generadorean sortu da sutea, eta ibilgailua kiskali egin da. Ez da zauriturik izan, suhiltzaileak berehala joan dira.

Emakume Master Cup-aren finalerdiak jokatuko dituzte Agustina Otaolan

Historikoak izango dira igandeko pilota partidak, inoiz ez dutelako emakumeek final erdirik jokatu Errenteriako pilotalekuan, zuriz jantzita eta txapelketa ofizial batean.

erraldoi txikiak oiartzun

Oiartzunentzako izango diren erraldoi txikiei atsolorra egingo diete larunbatean

Soinueneak eta Abaraxka ludotekak azken hilabeteetan elkarlanean landu dituzten erraldoiak kalera aterako dituzte lehenengo aldiz. Oiartzunentzako dira.

trintxerpe, inauteriak

Karmengo Amaren konpartsak emango die hasiera Trintxerpeko inauteriei

Trafiko aldaketa garrantzitsuak izango dira festak bitartean

[Bideoa eta galeria] Ehortzi dute sardina eta amaitu dira inauteriak

Herriko plazan egin zuten Ereintza elkartekoek emanaldi nagusia, dantza ea bertsoak sardina eta inauteriak merezi moduan agurtzeko, datorren urtera arte.

oiartzun aurresku

Aurresku eta soinu zahar txapelketaren kanporaketa egingo dute igandean

Elizalde Dantza Taldeak dantza txapelketa antolatu du igande goizerako, Elorsoro kiroldegian. Irati Arsuaga eta Maddi Iradik ordezkatuko dute etxeko taldea.

Emakumeek badute etxea

Bi urte pasako prozesua bukatuta, larunbatean zabaldu zituen ateak Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxeak. Ekitaldi berezia aukeratu zuten horretarako, Mariasun Landa Lehiaketaren sari banaketa egin zuten.

Gaztañok badu autobus zerbitzua

Gaur goizean egin du lehen bidaia, eta Gaztañoko bizilagunek gustura estreinatu dute auzoan barrena ibiltzea erosoagoa egingo dien zerbitzua, eta kasu batzuetan, auzotik ateratzeko aukera emango diena.

EAJko udal taldeko emakumeek planto egingo dute Martxoaren 8an

EAJko udal taldeko emakumeek planto egingo dute eta Errenteriako emakumeak grebara atxikitzera eta mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte.

Carmen Adurizen collageak ikusgai daude Ubera bibliotekan

Erakusketa bitartean tailerra eskainiko du sortzaile errenteriarrak

renfe, antxo

Pasai Antxoko tren geltokia berrituko dute

3 milioi euro inbertituko ditu Adifek geltokiaren berritze lanetan

Korrikaren arropa salgai Lezoko AEKn

Korrikaren arropa erosteko aukera gaurtik hilaren 14ra arte dago, Oroitzene AEK euskaltegian. Apirilaren 12an iritsiko da 21. Korrika Lezora.

Greba feministarako motorrak berotzen

Ekintza koloretsua egin zuen atzo Oreretako Mugimendu Feministak: patriarkatuaren hileta.

oiartzun mendi bizikleta

Oarsoaldeko txirrindulariak txukun aritu dira mendi bizikleta txapelketan

Asteburuan jokatu zituzten, OTXEk antolatuta, kimu eta haur mailako mendi bizikletako Gipuzkoako txapelketetan. Larunbatean, errepidekoa, Errenteria-Oreretan.

Gehiago