[BIDEOA eta GALERIA] Trapujale errudun, Zirikuen eta Marinazkaneren gezurrengatik
Burua moztu eta sutara bota zuten. Trapujale errudun izendatu zuten atzo berriz ere. Epailea, Zirikuen eta Marinazkaneren testigantzekin fido, errudun izendatu zuen Trapujale Lezoko inauterietan ustez zazpi ardi lapurtu eta hil egin zituelako. Herritarrek akusazio horri aurre egiteko frogak aurkeztu arren —Zirikuak agertzen ziren ardiak lapurtzen, argazki batzuetan—, horiek ez zituen aintzat hartu epaileak. Eta herritarrek behin eta berriz Trapujale errugabe zela adierazi arren, alferrik. Herio bidaia egin, burua moztu, eta sutara bota zuten. Zirikuak eta Marinazkane pozik, dantza egin zuten Trapujaleren burua erretzen zen bitartean. Baina halako batean, Trapujaleren espirituak herritarrei hitz egin zien Gurutze Santuaren plazan bertan: esan zien barkatzen dituela, hurrengo urtean Lezora itzuliko dela, eta inauterien espirituarekin jarrai dezatela. Bukatzeko, Trapujaleren gorputik ateratako jakiekin otartekoak jan zituzten haurrek.
Hori, atzo arratsean Lezoko inauteriak bukatzeko egin zen ekitaldiraren laburpena da, Trapujaleren epaiketarena. Bai, amaitu dira inauteriak. Hurrengo urtean, gehiago, hobeto eta Trapujalerekin, ziur.
Jarraian, Herio Bidaiaren bideoa, eta epaiketaren irudiak.