Pasai Antxoko tren geltokia berrituko dute

3 milioi euro inbertituko ditu Adifek geltokiaren berritze lanetan

renfe, antxo Antxoko geltokia oso egoera kaxkarrean dago aspaltik

Pasai Antxoko Renfeko geltokia berritu egingo dute. Hala jakinarazi du Izaskun Gomez alkateak sare sozialen bidez. Iragarri duenez, Madrilen egon zen atzo, Adifeko presidentearekin bileran, eta han jakinarazi diote proiektuaren erredakzioa lizitaziora irtengo dela.

Gomezek jakinarazi duenez Adifek hiru milioi euro inbertituko ditu Antxoko tren geltokiaren berritze lanetan. Geltokiko eraikinak eraitsi egingo dituztela jakinarazi dute, berriak altxatzeko. Horrez gain, instalazio guztiak irisgarritasun arautegira egokitzeko lanak egingo dituztela zehaztu dute.

Madrilen izan da Izaskun Gomez, Adifeko presidentearekin bileran.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.