Gaztañok badu autobus zerbitzua

Gaur goizean egin du lehen bidaia, eta Gaztañoko bizilagunek gustura estreinatu dute auzoan barrena ibiltzea erosoagoa egingo dien zerbitzua, eta kasu batzuetan, auzotik ateratzeko aukera emango diena.

Rosarito Arrieta, Gaztañon bizi diren suhia eta semearekin autobus zerbitzuak egin duen lehen bidaian.

Gaurtik autobus zerbitzua izango du Gaztaño auzoak. U-34 deitu dute zerbitzu hori eta Agustinak eta Zamalbide Erdigunearekin lotzen dituen mikrobusak egingo du ibilbide berria. Goizez bi zerbitzu emango ditu aipatu autobusak, 10:10 eta 12:20ean, eta beste bi arratsaldez, 16:10 eta 18:10ean. Xenpelar kaletik atera eta Morrongilleta, Errioxako Biribilgunea, Altxu kalea, Gaztañoko C aldapa, B aldapa (aparkalekua), B Aldapa, A aldapa eta Lousada kaletik egingo du ibilbidea.

Gatañoko Rosarito Arrieta Gaztañora doan autobus zerbitzuaren lehenengo bidaia egiteko autobusa hartzen.

Gaur goizean egin du lehen bidaia, eta Gaztañoko bizilagunek gustura estreinatu dute auzoan barrena ibiltzea erosoagoa egingo dien zerbitzua, eta kasu batzuetan, auzotik ateratzeko aukera emango diena.

Esperientzia pilotua da Gaztañoko autobus zerbitzuarena, eta urte amaieran aztertuko ditu emaitzak udalak. Zerbitzuak Gaztañoko auzo elkarteak egindako eskaerari erantzuten dio, izan ere malda handiak daude eta bertako bizilagunak adinean aurrera egiten ari dira.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.